Kudeaketa zuzeneko jantokietarako jarraibide berriak

2021-09-09

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien funtzionamenduari buruzko zirkular berri bat argitaratu du, aurreko zirkularrean jantokiaren funtzionamenduari buruz jasotako zenbait alderdi argitzeko.

Alderdi garrantzitsuenetako batzuk gogorarazten dizkizuegu:

– Menu motak. Ikasleek aukera hauek dituzte: menu basala, txerrikirik gabeko menua, obolaktobegetarianoa, eta obolaktobegetarianoa arrainarekin. Gainera, nutrizio-premia berezietarako menuak daude. Nutrizio-premia berezietarako menuak gainerako jankideeen antzekoak izateko ahalegina egin behar du jantokiak.

– Kontsumo-maiztasunak. Menuaren konposizioa aurrez ezarritako kontsumo-frekuentzia batzuetara egokitu behar da.

– Kuotak. Ez dago aldaketarik:

  • Ohiko jankidea: 4,6 €.
  • Garraiorako eskubidea duen ohiko jankidea: 3,30 €.
  • Noizbehinkako jankidea: 5,20 €.
  • Gainerako erabiltzaileak: 8,10 €.

-Kuotak itzultzea:

  • % 50 piknik zerbitzurik behar ez duen programatutako jarduera osagarriren bat badute.
  • % 50 jankidea ez bada jantokira joatekoa astebete edo gehiago segidan, betiere gutxienez 24 ordu lehenago abisatuta
  • Greba-kasuetan:
  • Itzuli beharreko zenbatekoa jantokiko kuotaren % 100 izango da bi kasutan: ikastetxeak jantoki-zerbitzua hezkuntza-maila jakin batzuetan soilik eskaintzen badu eta ikastetxeak jantoki-zerbitzua hezkuntza-maila jakin batzuetan soilik eskaintzen badu, jantoki zerbitzua eskaintzen ez duen hezkuntza-mailetan.
  • Ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen badu, jantokira joaten ez diren jankideei itzuli beharreko zenbatekoa absentzia-egunei dagokien jantokiko kuotaren % 50 izango da, betiere gutxienez 24 ordu lehenago abisatzen badu

-Ratioak. Ez dago aldaketarik. Ikusi hemen ratioak.

– Ikasle bekadunak. Ez da derrigorrezkoa jantokiko beka aurreratzea aurreko ikasturteko ikasle bekadunentzat. Gure gomendioa jangelako beken deialdia ebatzi arte itxarotea da.

– Jantokiko batzordea (zuzendaritzak, jantokiko arduradunak, ikasle-kopuru batek – DBHko lehen ziklotik aurrera – eta jantokia erabiltzen duten gurasoek osatua):

  • Jantokiko arduradunek gertatutako gorabehera aipagarrien berri emango diete, hiru hilean behin, ikastetxeko Jantokiko Batzordeari.
  • Los centros cuentan con un programa informático que permite tramitar las incidencias de forma centralizada. Tienen acceso a estas incidencias: las delegaciones territoriales, los servicios centrales, la asistencia técnica, los centros educativos y las empresas. Gorabeheren kudeaketa errazteko eta arintzeko garapen informatiko bat dago ikastetxeen eskura, gorabeherak modu zentralizatuan izapidetzeko aukera ematen duena. Lurralde-ordezkaritzek, Zerbitzu Zentralek, laguntza teknikoak, ikastetxeek eta zerbitzua adjudikatu zaien enpresek dute horretarako sarbidea.

Hemen daukazue zirkularra deskargatzeko aukera.