Kohesio eta justizia sozialerako eskola publikoa

Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat da Hezkuntza Lege berri bat egitea. Lege horrek gaur egun indarrean dagoen  Euska Euskal Publikoaren Legea ordezkatuko du. Behin baino gehiagotan salatu dugu legea sortzeko prozesu partehartzailea abian jartzeko interes eza. Lege honen helburua gaur egungo euskal hezkuntza-sistemaren egitura anomaloa balioestea dela ere salatu dugu.

Oraingoan HEIZE Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioarekin elkarlanean egindako azken dokumentua aurkezten dizuegu. Dokumentuak bi atal ditu:

  1. Lehenengoan euskal hezkuntza sistemari buruz egiten dugun diagnostikoa aurkezten dugu. Bertan gure hezkuntza sistemaren berezitasunei eta adierazleei buruz, Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar ekimenari buruz, finantziaketa sistemari buruz eta hezkuntza politika berrien beharrari buruz mintzatzen gara, Akordiorako eta Euskal Hezkuntza Legerako balorazioa egiteaz gain.
  2. Bigarren atalean kohesio eta justizia sozialerako Euskal Eskola Publikoaren proiektuaren oinarriak aurkezten ditugu. Hemen hurrengo gaiak jorratzen ditugu: Euskal Eskola Publikoaren printzipioak eta hezkuntza-xedeak, gure hezkuntza sistemak behar duen norabide aldaketa, eskola publikoaren indar lerroak eta gure proiektuaren egitura kohesio eta justizia sozialerako.

Kurtso honetan zehar material hauek eta sortu ditugun beste batzuk zabalduko ditugu, hezkuntza sistema justuagoa lortzea helburu duen sozializazio kanpaina baten bitartez.

Euskal Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa – Kohesio eta justizia sozialerako Euskal Eskola Publikoa – 2019 Azaroa