Hezkuntza Sailari eta enpresei exijitzen diegu euskal eskola publikoko ikasleentzako garraioa berma dezatela

2023-09-13

Ikasturtea hasita, Arabako eta Bizkaiko ikastetxe publikoetako milaka ikaslek ezin dute hezkuntzarako eskubidea baliatu, ez zaielako bermatzen ikastetxera iristeko behar duten eskola-garraioa. Arazo hori ez da berria, aurreko ikasturtean antzeko egoera bat bizi izan baitzen, azken unean konpondu zena.

Horregatik, gure seme-alabei hezkuntzarako eskubidea kentzen ari den gatazka berehala konpontzeko eskatzen diegu Hezkuntza Sailari eta garraio-enpresei.

Egoera horrek agerian uzten du eskola-garraioa funtsezko hezkuntza-zerbitzua dela, eskola-jantokia bezala, Euskal Eskola Publikoko familien aldarrikapen historikoa.

Seme-alabentzako eskola-garraioaren zerbitzua bermatzea eskatzeko IGEak antolatzen ari diren mobilizazioen alde egiten dugu, eta familiak mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditu.