Hazitik gora! izango da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren leloa

2019-11-13

Gaur, azaroak 13, 2020ko ekainaren 7an Bastidan ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia aurkeztu dugu Bastidako herri ikastetxetan. Prentsaurrekoan parte hartu dute Mª Mar Mantas eta Iratxe Olazabal, Bastidako eskolako amak, Lurdes Errasti, Denon Eskola federazioko presidenteak eta Lurdes Imazek, EHIGEko koordinatzaileak. Bertan egon dira ere Bastidako eskolako ikasleak eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariak.

“Hazitik gora” da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaiaren leloa. Beronen bidez Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balorean ipini nahi ditugu, bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz. Hiriburutik urrun egon arren eta Errioxako mugan, gainontzeko ikastetxe publikoak bezala elementu ezinbestekoak dira herritar guztiei kalitatezko irakaskuntza euskalduna eskaintzeko. Euren tamaina txikia ere abantaila bat da ikasle bakoitzaren beharretara hobeto egokitzeko. Horretaz gain, sarean egiten dute lan, praktika onak konpartituz elkarrengandik ikasten.

Imajinari dagokionez, ernamuintzen ari den hazi irudikatzen du kolore desberdinekin, Arabako Errioxako eskola publikoak bizi duen eraldaketa prozesua islatuz. Humanos Unidos-eko Miguel Angel Herrera da autorea, eskola publikoko aita hain zuzen ere.

 

ARABAR ERRIOXAKO IKASTETXE PUBLIKOAK

Sei ikastetxe publiko daude Arabako Errioxan: Bastidako herri ikastetxeaz gain, Eltziegoko eskola publikoa, Lantziego ikastola, Ramiro de Maeztu eskola (Oion), Victor Tapia eskola (Biasteri), Samaniego institutua (Biasteri). Guztira, 1.170 ikasle eskolaratzen dituzten ikasturte honetan.

Ikastetxe guztietako guraso eta irakasleen ordezkariak parte hartzen ari dira Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren antolaketan, izan ere gure helburuetako bat eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea baita, orain eta aurrerantzean elkarrekin lan egin ahal izateko.

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren helburua aldarrikatzailea da, jai giroan eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatz izan behar duela aldarrikatzea hain zuzen ere. 1994tik urtero antolatzen dugu guraso elkarteek ikastetxe publikoetako gainontzeko kideekin batera.

Aurtengo Jaiaren jarduerak ez dira mugatuko ekainaren 7ra:

·        Hezkuntzan aditua den Carlos Magroren jarduera hezigarri batekin hasi genuen ikasturtea. Hemen irakurri dezakezue kronika: 

·        Abenduaren 13an Euskal liburu eta kulturaren azoka ospatuko dugu Oionen.

Gainontzeko jardueren berri emango dizuegu.

Deskargatu hemen 2020. urteko Jaiaren kartela: EEPJ kartela 2020 cartel