Gurasoentzako formakuntza eskola txikietan

2020-01-22

Ikasturte honetan Gipuzkoako eskola txikientzako gurasoentzako formakuntza antolatu dute. Lau talde egin dituzte, herrien arabera banatuta eta bakoitzean ikasturte osorako egutegia antolatu dute. Gai hauek lantzen ari dira, beste batzuen artean: komunikazioa eta adimen emozionala familian, guraso eta seme-alaben arteko gatazken konponbidea, haur eta nerabeen denbora librea kudeatzen ikastea, lengoaia positiboa erabiltzen ikastea eta autoritatea familian.

52 eskola txiki daude guztira EAEn, 26 Gipuzkoan, 20 Bizkaian eta 6 Araban. Barrundian (Araba) ireki berri da azken eskola txikia. Eskola txikien ezaugarri nagusiak hauek dira: herri txikietan daude kokatuta, adin desberdinetako ikasleak nahasten dira gela berean eta, noski, publikoak dira.

Hemen duzue informazio guztia: https://www.eskolatxikiak.eus/talde-izaera/formakuntza