Euskararen irakaskuntzak gora egin du Iparraldeko sare publikoan

Ikasturte honetan gora egin du euskararen irakaskuntzak Iparraldeko sare publikoan, bai sail elebidunean baita euskara hutsezkoan ere (3-6 urte).

Lehen mailan (3-12 urte) aurreko ikasturtean baino 100 ikasle gehiago daude euskaraz ikasten, 5719 ikasle guztira 95 ikastetxe publikotan banatuta. Guztira, sare publikoko ikasleen %33,5ak ikasten du sare elebidunean lehen mailan.

Bigarren mailari dagokionean (12-18 urte) 2018an baino 90 ikasle gehiago daude kolegio eta lizeotan, 1450 ikasle guztira. Sare publikoko kolegioetako ikasleen %17ak ikasten du sail elebidunean eta kolegikoetako %7,8ak.

Murgiltze eredua (euskara hutsezkoa) jadanik martxan dago 19 ikastetxe publikotan, batez ere Lapurdin, hirietan (Baiona, Miarritze, Donibane Lohitzun) baita herrietan ere. Hemen ikus dezakezue zerrenda osoa.

Argi ikusten da sare publikoan indarra hartzen ari dela euskararen irakaskuntza, batez ere beheko mailetan. Erronka tendentzia hori goi mailetara zabaltzea da.