Euskal Eskola Publikoaren web gune berria eta on-line denda

2019-02-21

Euskal Eskola Publikoaren Jaiak web gune berria dauka, baita on-line denda ere.

On-line dendan ekainaren 2an Errenterian “Makina bat taupada” lemapean ospatuko dugun Jaiaren materiala erosi dezakezue. Hiru motatako materialak aurkituko dituzue: helduentzako kamiseta, sudadera eta biserak; haurrentzako kamiseta, sudadera eta biserak; eta osagarriak: motxila, poltsa, kantinplora eta mandilak. Paypal kontu batekin edo bankuko txartelarekin eros ditzakezue.

Berriak atalean web guneko nobedadeak aurkituko dituzue.

Errenteria 2019 atalean aurtengo Jaiaren logoa, leloa eta Oarsoaldeako ikastetxe publikoei buruzko informazioa duzue.

Egitaraua: atal honetan egitarauari buruzko informazioa emango dugu.

Babesleak: atal honetan Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen laguntzen diguten erakundeak aurkituko dituzue.

Kantak atalean orain arteko abesti guztiak dituzue.

Jaiak atalean, berriz, 1994tik gaur egunera arteko kartelak.

Buletina atalean EHIGEren buletinera harpidetzeko aukera duzue.