Euskal Eskola Publikoaren beharrak asetu gabe hasi dugu ikasturtea

2023-09-22

Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa osatzen dugun ikastetxeen beharrak asetu gabe hasi dugu ikasturtea.

Beste behin ere, irailaren 1ean ez dira ikastetxeetan egon gure ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko behar diren giza baliabide guztiak. Nola liteke urtez urte ikasgeletan behar diren irakasle guztiak ez egotea ikasturtea hasten denean? Zer dela eta aurreikuspen falta hori?

Aurten beste arazo bat gehitu da, iazko ikasturtean lehertzeko zorian egon zena. Ikasle guztien eskola-garraioa ez da bermatu familiak mobilizatu garen arte gure seme-alaben hezkuntza-eskubideen alde.

Gainera, kontratu berriak indarrean sartzearekin batera, jantokiaren kalitateari buruzko kexak modu esponentzialean handitu dira. Familiek zerbitzu gehiena finantzatzen jarraitzen dugu, gure seme-alabek zer jango duten erabakitzeko inolako gaitasunik gabe.

Bada garaia eskola publikoa lehenetsiko duten politikak abian jartzeko eta Euskal Eskola Publikoaren beharrei eta erronkei erantzuteko. Familiak oso zorrotzak izango gara.

Gainera, ikasturte honetan Hezkuntza Lege berria bezalako gai garrantzitsu bat dugu mahai gainean. Orain arte bezala, EHIGEn oso adi egongo gara prozesu guztiari eta planteatzen diren gaiei. Zuen laguntza ezinbestekoa izango da!