Eskolaz kanpoko ekintzak hasi dira!

2020-10-06

Dagoeneko, ikastetxeetan eskolaz kanpoko hezkuntza-jarduerak antola daitezke, ikasleen prestakuntza integralerako beharrezkoak direnak, eskola-antolamenduaren mugarik gabe.

Guraso-elkarteak ikastetxearekin elkarlanean antolatzen dituen jarduera horiei esker, une honetan konfinamenduan murriztu diren alderdietan eragin daiteke, hala nola euskararen erabileran, lan emozionalean eta berdinen arteko sozializazioan.

Gainera, familiei lana eta familia uztartzeko aukera ematen diete. Eskola-eremuaren barruan antolatzeak, halaber, ikastetxeko COVID protokoloarekin bat etortzea errazten du.

Zaintza zerbitzuarekin bezala, federaziook gomendio batzuk prestatzen ari gara guraso-elkarteentzat, honako alderdi hauek barne hartzen dituztenak, besteak beste:

  • Eskolaz kanpoko jardueren garrantzia.
  • Kontingentzia plana egiteko gida bat, honako alderdi hauek jasotzen dituena: prebentzio-neurri orokorrak, espazioen erabilera, sarrerak eta irteerak, eta begiraleen eta familien erantzukizunak.
  • Familien konpromisoa eta adostasuna.

Eskolaz kanpokoak hezkuntza-jarduerak direnez ikastetxearen urteko planean jaso behar dira, ikastetxeak ikasturtean antolatzen dituen jarduera guztiak biltzen dituen dokumentuan.