Eskola publikoaren aldeko mobilizazioa egingo dugu udazkenean

2021-05-27

Atzo prentsa-agerraldia egin genuen Euskal Eskola Publikoaz harro! topagunea osatzen dugun eragileok. Hiru helburu izan zituen prentsaurreak:

  • Ikasturte honetan egin ditugun jarduerak gogoratu.
  • Ikasturtearen balorazioa egin.
  • Udazkenean eskola publikoaren alde egingo dugun mobilizazioa komunikatu.

Egun hauetan kartelak jasoko dituzue ikastetxeetan, Hezkuntza publikoaren alde. Pribatizazioari ez! Leloa daramatenak. Hemendik udazkenera bitartean zuen ikastetxeetan argazkia egitera animatzen zaituztegu eta helbide honetara bidaltzera: eskolapublikoazharro@gmail.com

Datorren ikasturtearen hasieran jakinaraziko dugu mobilizazioaren eguna.