Erabilera eta diseinu berriak Arrasateko eskola publikoko parkerako
2024-04-17
Mugimendu-eremu bat, jarrera bertikalean jarritako akazia-enborrez osatutako labirintoarekin; oreka-joko inguratzailea; jauzi-eremu bat, tranpolin biribila eta kolunpioa dituena; arte-garapena sustatzeko esplorazio-eremuak bilatzeko antzokia; irudimena, eraikuntza eta bestelako jarduerak lantzeko pinu-azaletatik abiatuta diseinatutako espazioa eta silize-hondarrarekin jolasteko mahaiz hornitutako kraterra dira, besteak beste, Erguin auzoko Arrasate Herri Eskola ikastetxeko patio berrituan haurrak dibertitzeko elementu pedagogikoak.
Arrasateko eskola publikoko Lehen Hezkuntzako eraikinaren aisialdi-eremuari beste erabilera bat emateko beharretik abiatzen da proiektua.
Osasuna eta ingurumen-hezkuntza sustatzea, naturarekin kontaktuan dauden berdeguneak egokituz, patioa birmoldatzeko giltzarrietako bat izan da, eta hezkuntza inklusiboan jarri du arreta, jolas aske eta partekaturako erronkak eskaintzen dituzten jardueren bidez. Hala, ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.
Beste helburuetako bat berdintasunezko harremanak bultzatzea izan da, jolasteko aukerak dibertsifikatuz eta horrez gain, eskola orduetan eta eskola orduetatik kanpo erabilera ludiko anitzeko espazio komunitarioak sortzea.
Erguineko patioaren irudi berriak mugimendu-eremua eta atsedenerako elementuak konbinatzen ditu, aire zabaleko gela gisa, picnic mahaiekin. Biodibertsitateari egindako keinu batean eta txikienen garapenean natura sartzearen aldeko apustu batean, parke berrituan landare usaintsuak daude, loreontzietan jarrita eta Udalak dioenez, “txoriek kabiak egiteko eta intsektuek hotela bezala” erabiliko dituzte.