EHIGEk Korrikarekin bat egingo du Baionan

2024-03-14

Aurreko edizioetan bezala, EHIGEk Korrikarekin bat egingo du aurten ere. Baionan amaitzen denez, Ikas-bi Iparraldeko irakaskuntza publikoaren ikasle elebidunen gurasoen elkartearen batera egingo dugu oraingoan 2788 kilometroa (martxoaren 24an 12:21k aldera Baionako Lesseps Kaian).

Euskararen aldeko ekimen erraldoia da Korrika, Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko helburua dituena. Aurtengo edizioa Irundik abiatuko da martxoaren 14an Harro Herri lemapean eta Baionara helduko da martxoaren 24an, Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu ondoren.

  1. Korrika honek Azterketak Euskaraz kolektiboa omenduko du, Baxoa eta Brebeta Euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak.

Harro Herri!