Aukera guztiak, publikoak!
2025-02-04
30 urte beteko ditu aurten Urduñako eskola publikoak. Gurasoen borroka luze baten ondorioz lortu zen herrian euskarazko irakaskuntza publikoa. 1985-86 ikasturtean ireki zen lehenengo D ereduko gela kultur etxean. Hainbat oztopo gainditu eta beste hainbat kokalekutatik pasa ondoren, 1995-96 ikasturtean ireki zituen ateak Urduña Herri Eskolak.
Gaur egun ibilbide publiko osoa eskaintzen du haurreskola eta Amurrioko Zaraobe institutuarekin batera eta saretuta daude Aiaraldeako gainontzeko ikastetxe publikoekin batera, zonaldean kalitatezko eskaintza publikoa eskainiaz.
Euskal Herriko hainbat txokotan familiek hezkuntza publiko euskaldunaren alde egin duten borrokaren lekuko da Urduña.
Beste garai batzutan gaude, baina asko dago egiteko. Gure arbasoek egindako lana aitortu eta babestea tokatzen zaigu, eta Euskal Eskola Publikoa eraikitzen jarraitzea.
Datorren ikasturterako onarpen-prozesua abiatu den honetan, Euskal Eskola Publikoa aukeratzera animatzen ditugu familia berriak, egunetik egunera gehiago izan gaitezen gure seme-alaben etorkizuna publikotasunetik eraiki nahi dugun pertsonak.
Hurbileko eskola gara, etxe ondoan gaude. 600 ikastetxerekin EAEn, hezkuntza-sare hedatuena gara eta auzo eta herri txikienetatik hasi eta hiriburu handietan aurkituko gaituzu.
Ikasle bakoitzaren beharretara egokitua. Baliabide eta irakasle gehien duen sarea gara, eskarmentu handikoa denetariko ikasleak hezitzen.
Ondo prestatutako ikasleak hezitzen ditugu. Unibertsitatera sartzeko USE azterketan emaitza onenak ateratzen dituzte gure ikasleek.
Ikasle gehien euskalduntzen duen sarea gara: gure Batxilergoko ikasleen % 85ek eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen % 98k D ereduan ikasten dute.
Komunitatearen parte-hartzean oinarritutako eskola gara. Gurean familiak ez dira bezero, hezkuntza-komunitatearen oinarrizko partaide baizik. Familiok ikastetxeko egunerokotasunean parte hartzen dugu, baita erabakitze-organoetan ere, gure seme-alabentzat eskolarik onena eraikitzen lagunduz.
Sarean egiten dugu lan beste ikastetxe publikoekin batera. Herriko haur eskola eta institutuekin, baita bailarako beste ikastetxeekin batera ere. Elkarrengandik ikasten dugu hezkuntzarik onena emateko gure ikasleei.
AUKERA GUZTIAK, PUBLIKOAK!
PUBLIKOA DA BIDEA.