Atxikitu zaitez “Euskal Eskola Publikoaz Harro!” kanpainara

2020-01-09

Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Euskal Eskola Publikoaz Harro! kanpainarako atxikimenduak bilatzen jarraitzen du. EHIGEtik zuen guraso elkartea Euskal Eskola Publikoaz Harro! kanpainara atxikitzera animatzen zaituztegu. Plataformak martxoaren 15era arte jasoko ditu atxikimenduak. Horretarako zuen sinadura gehitu ahal duzue, ikastetxe, guraso elkarte edota OOG moduan.

Plataformaren helburua Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapena egitea da Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean. Horretaz gain, gobernuak onartu nahi duen Hezkuntza Lege berriaren asmoaren atarian gaudela adierazi du plataformak. Administrazioak hezkuntza arloan aspaldi hartu duen pribatizaziorako joera dela eta kexkatuta daude plataformakideak.

Hauek dira kanpainara atxikitzeko egin beharrekoak:

Euskal Eskola Publikoaz Harro! manifestuari atxikimendua ematea, Eskola Kontseiluaren edo Klaustroaren edo Guraso Elkartearen sinadura eta zigilua jarriz.
– Kanpainaren logoa eta leloa duen kartela inprimatu eta zuekin batera argazki bat ateratzea.
– Kartela eta ateratako argazkia, lantokiko leku ikusgarri batean ipintzea, fisikoki eta zuen sare sozialen bitartez.
– Zuen atxikimendua eta argazkia eskolapublikoazharro@gmail.com helbidera bidaltzea (plataformatik arduratuko dira zabaltzeaz, bideo formatuan).

Kanpainaren informazio guztia ondoko loturan eskuragarri:

http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/materiala-euskal-eskola-publikoaz-harro/