Otsailaren 2tik 13ra egingo da datorren ikasturterako aurrematrikula haur, lehen eta DBHko ikastetxeetan
2026-01-09
Otsailaren 2tik 13ra bitartean aurkeztuko dira datorren ikasturterako onarpen eskaerak EAEko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan.
Prozesuan parte hartuko dute:
- 2 urteko ikasleek.
- Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan lehen aldiz sartu nahi dutenek.
- Ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek, edo hizkuntza-eredua aldatu nahi dutenek (atxikitako bigarren hezkuntzako ikastetxean bigarren hezkuntza egingo duten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute eskaerarik egin behar; atxikitutako ikastetxe bat baino gehiago baldin badute, eskaera egin beharko dute).
Hauek dira onarpen egutegiaren datarik garrantzitsuenak:
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: otsailaren 2tik 13ra.
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 4a. Kontsultak egitea eta erreklamazioak aurkeztea: martzoaren 12ra arte.
- Onarpen-prozesuaren hasiera: martxoaren 4a.
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 24ean. Kontsulta apirilaren 13ra arte.
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea ikastetxeko Eskola Kontseiluan: apirilaren 13ra arte.
- Eskabidean atzera egitea: apirilaren 13ra arte.
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 21ean. Kontsulta maiatzaren 25era arte.
- Hezkuntzako lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 24ean.
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 25era arte.
Hemen duzue Hezkuntza sailaren web guneko informazio guztia.
Zuen ikastetxeetan egiten ari zareten guztia ikusi nahi dugu!
- Etiketatu EHIGE zuen sare sozialetan eta zuen kartelak eta informazioa zabalduko ditugu!
- Bilatu zuen ikastetxea ikastetxeen bilatzailean eta aldaketarik balego, informazioa bidaliguzue.
Edozein zalantza izatekotan zuen federazioarengana jo dezakezu.
PUBLIKOA DA BIDEA!

