2020ko Eusko Jaurlaritzaren IGEentzako dirulaguntza

2020-06-02

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxe publikoetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak arautzen dituen agindua argitaratu du. Dirulaguntza eskatzeko epea ekainaren 1etik 30ra arte egongo da zabalik.

Jarraian, eskabidea egiteko eta eskatutako dokumentazioa egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa aurkituko duzu:

Gastuen aurrekontua

– Ordezkaritza ematea, dagokion federazioak elkartea ordezkatu nahi badu. Kasu honetan, bidali zuen federazioari dokumentu hau gainerako eranskinekin batera.

– Beste finantziazio-iturri batzuk

Azken bi artxibo hauek link honetan deskargatu ahal izango dituzue, Dokumentazioa atalean.

 

Eskabidea egiteko, honako hauek behar dituzue:

– Identifikazio elektronikoren bat izan izenpe edo koordenatuak

– Inprimakiak bete eta ordenagailuan gorde

– Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan lau pausu jarraitu beharko dira:

  • Eskabidea bete
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  • eskabidea sinatu
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentua

Bidalketa egin ondoren hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, gorde ezazue agiri hori. Espedientearen segimenduaĀ Nire karpetaen egin dezakezue.

Zalantzaren bat izatekotan jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin.