Gipuzkoako itunpeko ikastetxeen gehiegizko eskaintza geldiaraztea eskatu du Baikarak

2022-03-31

Gipuzkoako udalerri gehienetan 22-23 ikasturterako 3 urteko ikaspostu publikoen eskaintza % 15etik % 40ra bitartekoa dela salatu dute Gipuzkoako ikastetxe publikoetako eskola-komunitateak eta Baikara Federazioak.

IKASPOSTUEN ESKAINTZA – HAUR HEZKUNTZA 3 URTE

2022-2023 IKASTURTEA

IKASTETXE PUBLIKOAIKASTETXE ITUNDUA
ANDOAIN% 15% 85
TOLOSA% 21% 79
ARRASATE% 32% 68
BERGARA% 32% 68
LEGAZPI% 32% 68
OÑATI% 32% 68
ORIO% 32% 68
URRETXU-ZUMARRAGA% 32% 68
VILLABONA% 32% 68
ZARAUZ% 34% 66
ELGOIBAR% 38% 62
DONOSTIA% 40% 60

 

Azken urteotan agerian geratu da egungo plangintza-ereduak ez diela behar bezala erantzuten eskola-desorekaren arazoei, ez dela egokitzen benetako hezkuntza-premietara, ikastetxe itunduen eskaintzari eusten diola justifikaziorik gabe, eta ikastetxe publikoen garapena baldintzatzen duela.

Jaiotza-tasa asko jaitsi den arren, itunpeko ikastetxeek ia aldatu gabe mantentzen dute ikaspostuen eskaintza, gastu publiko handiagoa eta bereizketa handiagoa eraginez.

Gipuzkoako ikastetxe publikoetako eskola-komunitateak eta Baikara Federazioak uste dute orain ikastetxe pribatu-itunduetako titularrekin negoziatzen ari diren plangintza berriak errealitate demografikoari eta ikasle atzerritarren integrazioari erantzun behar diela, eskolatze orekatua bermatzeko. Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Sailari eskatzen diote ikastetxe publikoek gutxienez ikaspostu berrien (3 urteko gelak) % 50 eskaini behar dituztela.

Deskargatu Baikararen prentsaurrekoaren prentsa-oharra.