Zabalik eskola bideak garatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

2022-09-23

2022-2023 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Ikasleen guraso-elkarte, ikasle-elkarte eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrei daude zuzenduta laguntza hauek. Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa ehun eta hogeita 136.000 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2022ko urriaren 17a da, eta elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du. Laguntzak hiru jarduera-mota hauek hartzen ditu kontuan.

  1. Eskola-bideak sortzea eta dinamizatzea, hau da, ikastetxera modu aktiboan (oinez, monopatinean, bizikletaz, etab.) modu seguru eta autonomoan joatea sustatzea.
  2.  Patioak berdintasun-harremanen eraikuntzan oinarritutako espazio inklusibo bihurtzeko eta dinamizatzeko proiektuak garatzea.
  3. Familia arteko jarduera erregular fisikoa sustatzea.

Oinarrizko informazioa eta tramitazioa egiteko informazioa lotura honetan aurkituko duzue.

Deskargatu agindua hemen.