Zabalik dago haurreskoletan izena emateko apirileko epea

2023-04-24

2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatzeko apirileko epea apirilaren 24tik maiatzaren 16ra bitartean egongo da zabalik, biak barne. Eskaerak online nahiz presentzialki egin ahal izango dira.

Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:

  • Eskariak online edo aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 24tik maiatzaren 16ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 14an
  • Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 15etik 20ra
  • Eskaerari uko egitea: ekainaren 20ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean
  • Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 6a

Jaioberrien izenemateen kudeaketa

Maiatzaren 19ra arte jaiotako haurrak maiatzaren 24ra arte eman ahalko dute izena. Jaioberri hauen izen-ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orrian.

2023-2024 ikasturteko izen-emate orria.