Urriak 19-21: FLAREPen solasaldia

Irakaskuntza Publikoko Eskualdeetako Hizkuntzen Federazioak (FLAREP) “Eskualdeetako eta itsasoz haraindiko hizkuntzak, hezkuntza nazional berriaren ahaztutakoak” izeneko 33. solasaldiak ospatuko ditu Donibane Lohitzunen urriaren 19tik 21era. EHIGEko kide den Ikas-bi FLAREPen barruan dago eta urtero kongresuak egiten dituzte, oraingoan Euskal Herrian.

33. edizioa lau gai nagusiren inguruan egingo da: lurralde-taldeen rola eta botereak hizkuntza politikan, irakasle berrien kontratazioa eta prestakuntza, itsasoz haraindiko hizkuntzak balorizatzea kohesio soziala hobetzeko eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko erreformak eskualdeetako hizkuntzen irakaskuntzan dituen ondorioak.

FLAREPek hezkuntza publikoaren zerbitzuan eskualdeetako hizkuntzen garapenean lan egiten duten ikasleen eta irakasleen elkarteak, guraso elkarteak edo federazio nagusiak biltzen ditu. Eskolen, administrazioaren eta ikasleen gurasoen arteko lotura tresna da.

Ezagutu ezazu FLAREPeko 33. solasaldiaren programa hemen.