Udalaguntza 2020k finantzatuko du eskoletako jolastokietan karpak hornitzea eta instalatzea

2020-12-02

Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako higiezinetan obrak gauzatzeko eta karpak hornitzeko eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duen Agindua onartu da.

Berrikuntza nagusi gisa, eta bizi dugun pandemia-egoerak eraginez, Udalaguntza-2020 deialdiak karpak hornitzeko eta instalatzeko gastuak ere finantziatuko ditu, baldin eta COVID-19ren ondoriozko beharretan justifikatutakoak badira, karpa jabetzan zein alokairuan hartua izan.

Agindu honen ondorioetarako, finantzatu daitezkeen karpak hornitu eta instalatzea da eskola-esparruan kokatutako patioetan edo beste espazio libre batzuetan egiten den COVID-19 pandemiaren ondoriozko beharretan justifikatutakoak, karpa jabetzan edo alokairuan jartzea eta erostea barne. Karpa patioetan edo eskola-esparruko espazio libreetan instalatu beharko da. Kasu horretan, Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren %90 finantzatuko du.

Karpen instalazioaz harago, ikastetxeen irisgarritasuna hobetzeko lanak izan ohi dira sarritan Dirulaguntza deialdi honen bidez diruz laguntzen direnak, edo baita eraikin horien instalazioak eguneratu edo egokitzeko lanak ere, hala nola: kanpo nahiz barne arotzeria aldatzea; fatxada eraberritzea; patio eta jolastokietan zorua berritzea; eraginkortasun energetikoa hobetzeko jarduketak; espazioak birbanatzea; teilatu-konponketak; instalazio elektrikoak eguneratzea; komunak eta saneamenduak konpontzea; edo berogailu sistema aldatzea, beste hamaika motatako lanekin batera. Kasu hauetan, Hezkuntza Sailak deialdi honen bidez emango duen dirulaguntza Balorazio Batzordeak onarturiko aurrekontuaren %60koa izango da. Gainerako %40 proiektua aurkeztu duen udalaren gain izango da. Eskaera bakoitzeko gehienezko kopurua, dena den, 360.000 eurokoa izango da.

Zuen udalei beharrezko hobekuntza lanak eta zuen eskoletako patioetan karpak jartzea eskatzera animatzen zaituztegu.

Informazio gehiago.