Hazitik gora! materiala zuen eskolan

2020-01-05

Dagoeneko prest daukagu 2020ko ekainaren 7an Bastidan Hazitik gora! lelopean ospatuko den 29. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren materiala: kamisetak, sudaderak, bokaterak, tote bag poltsak eta azalaren koloreetako margoak.

Materiala zuen eskolan

Aurten hainbat eskoletan materiala erosteko aukera ere egongo da. Zuen eskoletan materiala eskuragarri egotea nahi baduzue jar zaitezte harremanetan gurekin jaia@ehige.eus helbidean eta informatuko zaituztegu.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren webgunean aurkituko duzue online denda, txartelarekin ordaindu ahal izango da eta 40 eurotik gorako eskaeretan bidalketa gastuak doakoak izango dira. Federazioetan ere egongo da materiala erosteko aukera.

https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/online-denda

#euskaleskolapublikoarenjaia #arabakoerrioxa #hazitikgora