Parte hartu Emazu eskua mugaz gaindiko eskola publikoen arteko trukaketan
2025-06-18
Akitania-Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak bere lurraldeko proiektuak garatzen eta laguntzen ditu hainbat arlotan: ekonomia, enplegua, irakaskuntza, etabar. 2024ko deialdiaren barruan irakaskuntzaren alorreko “Emazu eskua” proiektua diruz laguntzen du. Ikastetxeen artean egiten den elkarlana Ikas-bi, Herrikoa eta Herrikoa elkarteen artean kudeatzen da.
Mugaz-gaindiko eskolen arteko trukaketa pedagogikoak babesteko eta bultzatzeko sortu zen Emazu eskua. Hala, programa hau Iparraldeko eta Hegoaldeko ikasleen arteko topaketa egitean oinarritzen da, komunikaziorako hizkuntza amankomun baten bidez: euskara.
Orain arte elkartruke hauek egin ditugu:
Lehen Hezkuntzan:
- Baionako Jean Moulin eskola (Lapurdi) – Ugaoko eskola (Bizkaia)
- Ezpeletako eskola (Lapurdi) – Bilboko Zurbaranbarri eskola (Bizkaia)
- Uztaritzeko Idekia eskola (Lapurdi) – Zugarramurdi/Urdazubi eskola (Nafarroa)
- Senpere Zentroko eskola (Lapurdi) – Orioko Zaragueta eskola (Gipuzkoa)
Bigarren hezkuntzan:
- Kanboko Errobi kolegioa (Lapurdi) – Zallako institutoa (Bizkaia)
- Baigorriko Jean Pujo kolegioa (Baxe-Nafarroa) – Orioko Zaragueta institutoa (Gipuzkoa)
2026 urtea baino lehen zure eskolan ere Emazu eskua proiektua martxan jarri bahi baduzu jar zaitez harremanetan gurekin. Ez galdu aukera!