Oianguren Institutua saritua Europan

2021-05-18

Ordiziako Oianguren BHI institutua zorionekoa da, Arantxa Garmendia irakasleak garatutako eTwinning proiektua, 16-19 urte bitarteko kategorian Europako eTwinning sarian finalista gelditu delako. Europa osoko 870 proiektuek hartu dute parte aurtengo Europako Sarietan eta kategori horretan herrialde ezberdinetako 312 proiektu aritu ziren lehian.

Institutuak, hainbat urte daramatza Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ak tratatzen dituen hainbat helbururekin lanean.

Helburu hauek lantzeko eta oihartzuna emateko, ingeleseko podcastak grabatu dituzte ikasleek eta horrela, ikasleak, Agenda 2030 osatzen duten helburuetan eta irratiaren munduan, aditu bihurtu dira. Podcast hauek izan dira Europan lortutako sariaren oinarria, baina, ibilbidea luzea izan da.

Lorturiko saria ez da inprobisazioaren ondorio izan. Atzean, ongi planifikatutako lana dago. Ondoren iritsi dira sariak eta errekonozimenduak. Lehenik, kalitatezko zigilu nazionala lortu zuen proiektuak. Ondoren, Estatuko 2. saria lortu zuen. Bazirudien beraz, hasitako bidea oparoa izango zela baina sari potoloa ondoren etorri zen. Europa osoko 870 proiektutatik Oiangurengo proposamena ‘Listen to my radio: Breaking News! bigarren gelditu zen. Sari garrantzitsua benetan.

Europa mailan finalista geratu izana izugarrizko arrakasta izan da. Sariaren berri izan dutenean ikasleak oso pozik agertu dira orain ikusi dutelako lortutakoaren dimentsioa’Listen to my radio:Breaking News!Ā» proiektuaren ardatza podcastak dira. Arantxa Garmendiaren hitzetan Ā«ingelesez aritzeko gune bat sortu nahi nuen. Irratsaio bat sortzea ideia ona zela iruditu zitzaidan. Gaur egun hezkuntzan hainbeste erabiltzen diren podcastak izango ziren irratsaioaren ardatzaĀ».

Ā«Podcastek edozein gai tratatzeko aukera ematen dute. Modu honetan ikasleek ingelesez hitz egiteaz gain, berriak bilatu, laburtu, forma eman eta irratsaio kutsua emanez, zabaldu egiten dute. Gainera, edukiak lantzeaz gain, eTwinning-eko proiektua aurrera ateratzeko erabilitako metodologiak, batzuetan neurtzeko konplexuak diren zehar konpetentziak neurtzeko parada eskaintzen du. Ikasleen elkarreragina, autonomia, ekimena eta talde lana sustatzen du eta gainera gure ikasleei lankidetza-loturak eta komunikazioa ingelesez ezartzeko aukera ematen die.

Eta horretan buru belarri egon dira, Josune Diez, Leire Razkin, Mireia Huesa, Natale Oria, Daniela Berciuc, Elbereth Fernandez, Elene Sarasola, Enara Nazabal, Intza Olano, Irati Goikoetxea eta Iratxe Usabiaga.

Ikusi behar baina ondo bidean, saria urrian jasoko dute. Bitartean datorren urteko proiektuaren lehenengo pausuak planifikatzen ari da Arantxa Garmendia Ā«hurrengo urtean bueltan izango gara Agenda 2030-eko beste helburu bat lantzeko. Izan ere proiektu ezberdinak aurrera doaz Oianguren institutuanĀ».