Mungialdeako Elikagaien Banaketarentzat Euskal Eskola Publikoaren Jaian lortutako 3.175 €

2023-07-04

Mungialdeako Elikagaien Banaketari entregatu dizkiogu gaur ekainaren 4ean ospatu genuen Euskal Eskola Publikoaren Jaiko janari-zerbitzuarekin lortutako irabaziak, 3.175 € guztira. Mungialdeako Gizarte-Zerbitzuen Mankomunitateak eta Gurutze Gorriak kudeatzen dute Mungialdeako hainbat herrietako familiei elikagaien banaketa egiten dien zerbitzu hau.

Urtero bezala Hazi Fundazioak EHIGErekin kolaboratzen du janari-zerbitzuan, aurten labeldun hanburgesak eta barazki-anoak eskainiaz. Irabaziak betiere irabazi-asmorik gabeko gizarte-proiektuei zuzendu behar zaizkie, eta oraingo honetan behar duten familiei elikagaiak banatzez arduratzen den proiektu hau aukeratu du Jaiaren-batzordeak.

Mungialdeko Elikagaien Banaketako bolondresek aipatu dutenez, normalean erosten ez dituzten elikagai freskoak erosteko erabiliko dute dirua, izan ere, ohikoena elikagai ez galkorrak erostea da. Gainera dirua pixkanaka-pixkanaka hurrengo hilabeteetan zehar erabiliko dutela adierazi dute.

Txekearen entrega sinbolikoan parte hartu dute Gurutze Gorriko boluntarioek, Mungiako Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Mungialdeako ikastetxe publikoak zein EHIGEko ordezkariak.