Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa 2022-2023

2022-06-28

Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa” izeneko ebazpena argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. 2022-2023 ikasturteko material kurrikularren finantzazioa arautzen du ebazpen honek.

Zentroak erabiltzen dituen material didaktikoak eta curriculuma garatzeko baliabideak dira programaren xede, inprimakiak edo euskarri digitalean, bai eta material horiei lotutako lizentzia digitalak ere, eta irakaskuntza- zein ikaskuntza-prozesuak planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko orduan ikasleei eta irakasleei laguntzeko helburua dauka.

Horrela finantziatuko dira ikastetxeek aukeratzen dituzten material kurrikularrak:

Lehen Hezkuntza
-1. eta 2. mailak: Hezkuntza sailak 35 € emango ditu ikasleko eta familiak 27 €.
-3. eta 4. mailak: Hezkuntza sailak 35 € emango ditu ikasleko eta familiak 30 €.
-5. eta 6. mailak: Hezkuntza sailak 35 € emango ditu ikasleko eta familiak 31 €.

Bigarren Hezkuntza
-1. maila: Hezkuntza sailak 103 € emango ditu ikasleko eta familiak 41 €.
-2. maila: Hezkuntza sailak 103 € emango ditu ikasleko eta familiak 45 €.

Garrantzitsua

  • Zentroko Ordezkaritza Organo Gorenak erabiliko du nola banatuko duen, zentroan ematen diren irakaskuntza-maila ezberdinen artean, ikasleek eta Hezkuntza Sailak emandako kopuruen guztizko batura, bai eta gastu-kontzeptuak zeintzuk izango diren ere, material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei dagokienez.
  • Egindako gastuaren guztizko zenbatekoak lehen aipatutako guztizko batura gaindituko balu, zentroko ordezkaritza organo Gorenak ikertuko eta ezarriko lituzke zentroko ikasleen gaitasunak eta heziketa-proiektua garatzeko egokienak diren ordainketa-formulak.

Deskargatu ebazpena PDF formatuan.