Martxan da Emazu Eskua 2021-2022 proiektua

2021-10-18

Iparraldeko hiru eskolekin trukaketa egiteko akordioren bila gabiltza EHIGEn eta Ikas-bin. Emazu Eskua proiektuak mugaz-gaineko eskolen arteko trukaketak sustatzen ditu, Iparraldeko eta Hegoaldeko eskolak harremanetan jarriz.

Proiektu horrek helburu desberdinak ditu: euskararen erabilera sustatu, ikasle eta erakasle artean harreman berriak sortu eta proiektu bat elkarrekin eraman (kultura, hizkuntza, naturaā€¦).

Hauek dira trukaketa eskaintzen duten Iparraldeko hiru eskolak:

  • Baionako Zezen Plaza eskola: 4 -5 urte bitarteko haurrak
  • Biarritzeko Paul Bert eskola: 8-10 urte bitarteko haurrak
  • Donibane Garaziko Navarre lizeoa: 15-17 urte bitarteko ikasleak

Beraz, zuen eskola Emazu Eskua proiektuan parte hartzeko interesa baduzue bidali ezazue mezu elektronikoa zuen izena eta telefono zenbakiarekin hurrengo helbideetara eta informatuko zaituztegu: info@ikas-bi.com edo ehige@ehige.eus