Lanbide Heziketa: 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa

2025-05-05

2025eko maiatzaren 5etik 23ra bitartean egongo da zabalik, biak barne, datorren ikasturtean Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko epea.

Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena ikastetxean bertan egingo da, bertako idazkaritza irekita dagoen ordutegian, edo online.

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 9tik 27ra, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.

Informazio gehiago lotura honetan.

Ikaslan/ Lanbide Hezietako ikastetxe publikoen sarea: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba

Lanbide Heziketarako euskarazko materiala