Lanbide Heziketa: 2019/20 kurtsorako hezkuntza eskaintza eta matrikulazio egutegia

2019-06-12

4.DBH edo batxillergoa amaitu baduzu eta heziketa ziklo bat egin nahi baduzu, hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia. Horretaz gain, Ikaslaneko webgunean aurkituko duzu lanbide heziketako hezkuntza eskaintza.

Goi eta erdi mailako heziketa-zikloetako ikasketak erregimen presentzialen matrikula egiteko eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena egiteko epea ekainaren 14ra arte zabalik egongo da. Dena den, eskatzailearen espediente akademikoa edota bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada, ekainaren 28ra arte entregatu ahal izango da.

Behin-behineko zerrendak uztailaren 5ean argitaratuko dira eta zerrendei erreklamazioak egin ahal izango dira uztailaren 8ra arte. Uztaileran 11n argitaratuko dira behin betiko zerrendak. Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 10etik uztailaren 1era, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da. Matrikulazio prozesuaren informazio guztia lotura honetan aurki dezakezu.

Hona hemen lanbide heziketako hezkuntza eskaintza PDF formatuan:

Hezkuntza eskaintza Araba-2019-2020

Hezkuntza eskaintza Bizkaia-2019-2020

Hezkuntza eskaintza Gipuzkoa-2019-2020