Kendu mozorroa hezkuntza akordioari!
2022-02-21
EAEn Hezkuntza Akordio berri bat adosteko prozesuan dago Legebiltazarra. EHIGEn dagoeneko egin dugu zirriborroaren lehen balorazioa, eta dokumentu horren azterketa zorrotza egingo dugu martxoaren 4rako, gure ekarpenak eta balorazio osoa jasoko dituena.
Bestalde, “Euskal Eskola Publikoaz Harro” plataformaren baitan, mobilizazioak antolatzen hasi gara, Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz izango dela bermatzeko.
Inauteriak direla eta, zentro publikoetan ekintzak antolatuko direla aprobetxatuz, hauxe proposatzen dizuegu:
- Inauterietan gure aldarrikapenak ozen agertzea. Horretarako pankartak jartzea gure ikastetxeetan.
– Kendu mozorroa hezkuntza akordioari!
– Pribatizaziorako hezkuntza akordiorik ez!
- Pankartarekin batera argazkia ateratzea eta eskolapublikoazharro@gmail.com helbidera bidaltzea martxoak 4a baino lehenago.
Deskargatu kartela koloretan PFD formatuan ikastetxean zehar eta kaleetan jartzeko eta kartela txuri-beltzean umeek margotu dezaten nahi izanez gero.