Jagon Eskola Publikoa materiala dagoeneko salgai!

2023-02-09

Dakizuenez aurten Mungian ospatuko dugu ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia, Jagon Eskola Publikoa lemapean. Motorrak berotzen joateko dagoeneko salgai dago aurtengo Jaiko materiala.

Gainera, nobedade moduan aurten bereziki IGEentzat sortutako lote berezia erosteko aukera izango duzue, zuen eskolako familiei materiala erakutsi ahal izateko. Loteak neurri eta mota desberdinetako materiala izango du, prezioa berezia izango da, benetako kostua baino merkeagoa, eta bidalketa gastuak doakoak!

Hemen kontsultatu dezakezue katalogoa. Zalantzarik izatekotan idatzi jaia@ehige.eus