Ireki da Eskola Digitala jardunaldietako izen-ematea

2020-10-05

Ireki da jada Eskola Digitalaren 6. Jardunaldietako izen-ematea. Azaroaren 25 eta 26ean ospatuko dira jardunaldi hauek streaming bidez.

Goiz eta arratsaldez ospatuko dira jardunaldiak. Goizak hezkuntza komunitate osoari zuzenduko zaizkio eta arratsaldeak bereziki familiei. Goizeko jarduerak bi areto desberdinetan banatuko dira ordu berean. Izena modu soltean eman daiteke jarduera bakoitzerako.

Jarduera batzuk euskaraz egingo dira eta besteak gaztelaniaz, egitarauan azaltzen den bezala. Bestalde jarduera bakoitzaren amaieran parte hartzeko bideak eskainiko ditugu.

Hiru motatako jarduerak izango ditugu, guztiak ardatz kontzeptualetan oinarrituta:

  • Hitzaldiak.
  • Ikastetxeetako esperientziak.
  • Tailerrak.

Familientzat hauxe prestatu dugu bereziki:

  • Bi adituren hitzaldiak: ā€œIkasleek 2030ean beharko dituzten konpetentziakā€ (Miguel Barrero), ā€œEskola publikoaren berrikuntzarako bide-orria (Carlos Magro).
  • Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar ekimenaren ponentzia eskola-denborei buruz.
  • Hezkuntza komunitatearen eztabaida-mahaia: ā€œZer ikasi dugu konfinamentuan etorkizuneko eskola publikoa eraikitzen lagunduko digunaā€?

*Izena emateko: www.eskoladigitala.eus

*Deskargatu egitaraua PDF formatuan

Jarraitu gaitzazu Eskola Digitalaren Facebook eta TwitterĀ sareetan!