Iparraldeko ikasleak geletara itzuli dira
2020-09-01
Iparraldeko ikasleak eskolara itzuli dira gaur. Eskola, kolegio, lizeo eta unibertsitateko ikasle guziek goizean egin dute sartzea, pandemiak ekarri dituen baldintza berezietan.
Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministro frantsesak abuztuaren 26an aurkeztu zituen eskola sartzerako neurriak. Frantziako Hezkuntza ministerioak maskarak derrigortu ditu 11 urtetik gorakoentzat, ikastetxe guztietan.
Eskolara sartu aurretik eta osasun protokoloa jarraituz, eskuak desinfektatu behar dituzte haurrek. Horretaz gain, ikasgelen nahiz espazio komunen garbiketa eta aireztatzea bermatuko du Frantziako Gobernuak.