Ikerketa partehartzaile taldea jantoki-batzordeak indartzeko

2021-06-01

EHIGE eta Bidezko Elikadura elkarteek gure ikastetxeetako jantoki-batzordeak indartzea helburu duen partaidetza-prozesu batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Lantaldeak kanpoko bideratzaile baten laguntza izango du.

Prozesu honetan, gehienez ere, ikastetxe publikotako 20 gurasok parte hartuko dute Ikerkuntza, Akzioa, Partehartzea izeneko proiektuan eta parte hartzeko honako inprimaki hau betetzera animatu nahi zaitugu. Erantsitako dokumentuan prozesu honetan parte hartzeak dakarrenari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau.

Besteak beste, honako informazioa aurkituko duzu:

  • 12 hilabetez, 20 pertsonak bideratzaile batekin lan egingo dute galdera honi erantzuten saiatzeko: zergatik ez dute jantokiko batzordeek izan dezaketen gaitasun eraldatzailea?
  • Izena emateko azken eguna: ekainaren 11.
  • Parte hartzeko baieztapen-data: ekainaren 16a.
  • Lehenengo bilera ekainaren amaieran egingo da, online formatuan.
  • Bidaia-gastuak ordainduko ditugu.

Eman izena!