Ikasbiklik, euskazko etxeko lanekin laguntzeko aplikazioa

2020-04-29

Konfinamendu garai honetan ikasleek senideen laguntza behar izaten dute askotan. 2017an Ikasbiklik aplikazioa sortu zuen Ikas-bik, euskarazko etxeko lanekin laguntzeko aplikazioa.

Guraso eta ikasleek erabil dezakete dohainik aplikazioa ikasbi.com/aide/ helbidea erabiliz edo Google Play-en aplikazioa deskargatuz. Aplikazioa maila guztietako ikasleek erabil dezakete, galderak egin eta sarean dauden guraso, ikasle eta irakasleen laguntza jasoz.

Aplikazioa hau 2017an sortu zen gurasoen kezka erantzuteko: nola lagundu nire haurra etxeko lanetan euskara ez badakit?

Deskargatu aplikazioa hemen.