Hiriburun euskara hutsezko esperimentazioa abiatzea onartu du Frantziak

2020-10-16

Iparraldean murgiltze ereduaren alde azken hilabeteetan egindako mobilizazioek eman dituzte fruituak. Izan ere Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazioa baimenduko du Frantziako gobernuak azkenean, uztailean ezezkoa jaso zuen arren. Honekin, 20 dira Iparraldean murgiltze eredua eskaintzen duten eskola publikoak.

Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten atzo eta Anne Bisagni-Faure Bordeleko Akademia errektoreak eskola publiko honetan Hiriburuko euskara hutsezko esperimentazioa baimenduko duela iragarri zuten. Gainera, ez omen dira errefusatuko etorkizuneko esperimentazioak.

Urtea amaitu aurretik abiatu nahi da murgiltze ereduaren esperimentazioa Basque Quieta eskolan. Mahai gainean daude jada beste bi eskaera: Larraineko (Zuberoa) eta Donapaleuko (Nafarroa Beherea) eskolak.