“Gure azieta, gure Euskal Herria” jokoa Iparraldeko eskola elebidun publikoentzat

2021-03-09

Gure azieta, gure Euskal Herria” 2018. urtean Water Family, Ikas-bi eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara EHLG-k asmatutako galdera jokoa da eta Iparraldeko 120 eskola publiko elebidunetan banatuko da. Sei urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta gutxienez bi lagun behar dira jolastu ahal izateko.

Jokoa Euskal Herriko berezitasunetan oinarritzen da: bere hizkuntza duen lurraldea, egoera geografikoa, laborantza herrikoi dinamikoa eta kalitatezko ekoizpenak. Gainera, euskarazko bertsioari esker, ikasleek modu dibertigarrian ikas dezakete.

Jokoak hainbat helburu ditu, besteak beste, elikaduraren inguruan haur eta helduak sentsibilizatzea, platerrean dutenaren jatorriari buruzko informazioa izatea, norberaren janari-ohituretan eragitea eta laborantza motari, ingurumenari, paisaiari eta osasunari buruz ikastea.

Deskargatu jokoaren helburuak eta arauak PDF formatuan.

Deskargatu taula PDF formatuan.