FLAREPen 36. solasaldia egin da Rennesen
2022-11-14
Irakaskuntza Publikoko Eskualdeetako Hizkuntzen Federazioak (FLAREP) “Irakasle elebidunen formakuntza irakaskuntza publikoan” izeneko 36. solasaldiak egin ditu Rennesen, Britanian, urriaren 21tik 23era. EHIGEko kide den Ikas-bi FLAREPen barnean dago eta urtero kongresuan parte hartzen du.
- edizioa lau gai nagusien inguruan egin da:
- Irakasleen formakuntza, hizkuntzetako irakaskuntzaren garapenerako apustu guztien ardatz.
- Nola orokortu irakaskuntza molde anitzetan?
- Zein kontratazio eta formakuntza ezinbestekoak dira eskaintza orokorra hedatzeko?
- Irakasle bilakatzea: aukerak eta zailtasunak, etorkizunerako perspektibak
FLAREPek hezkuntza publikoaren zerbitzuan eskualdeetako hizkuntzen garapenean lan egiten duten ikasleen eta irakasleen elkarteak, guraso elkarteak edo federazio nagusiak biltzen ditu. Eskolen, irakasleen, administrazioaren eta ikasleen gurasoen arteko lotura tresna da.
Ezagutu ezazu FLAREPeko 36. solasaldiaren programa hemen.