Ez geratu Euskal Eskola Publikoaz Harro kanpainatik at!

2020-03-11

Zure ikastetxea ez bada oraindik atxikitu Euskal Eskola Publikoaz Harro! kanpainara, oraintxe duzu aukera. Kanpaina hau Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak sustatzen du eta EHIGEk babesten du beste hainbat eragileren artean.

Plataformaren helburua Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapena egitea da Hezkuntza Sailak sare publikoarekiko erakusten duen utzikeriaren aurrean. Horretaz gain, gobernuak onartu nahi duen Hezkuntza Lege berriaren asmoaren atarian gaudela adierazi du plataformak. Administrazioak hezkuntza arloan aspaldi hartu duen pribatizaziorako joera dela eta kexkatuta daude plataformakideak.

Hauek dira kanpainara atxikitzeko egin beharrekoak:

Euskal Eskola Publikoaz Harro! manifestuari atxikimendua ematea, Eskola Kontseiluaren edo Klaustroaren edo Guraso Elkartearen sinadura eta zigilua jarriz.
– Kanpainaren logoa eta leloa duen kartela inprimatu eta zuekin batera argazki bat ateratzea.
– Kartela eta ateratako argazkia, lantokiko leku ikusgarri batean ipintzea, fisikoki eta zuen sare sozialen bitartez.
– Zuen atxikimendua eta argazkia eskolapublikoazharro@gmail.com helbidera bidaltzea (plataformatik arduratuko dira zabaltzeaz, bideo formatuan).

Kanpainaren informazio guztia ondoko loturan eskuragarri:

http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/materiala-euskal-eskola-publikoaz-harro/