Euskal Eskola Publikoaren musukoen bigarren eskaria

2020-12-22

Eskatu diguzue, beraz… Euskal Eskola Publikoaren musukoen bigarren eskaera bat martxan jarri dugu! UNE-0065 araudia beteko dute eta hiru neurritan egongo dira eskuragarri: haurrentzat, eta pertsona helduentzat M eta L neurrietakoak. Neoprenozkoak dira eta 70 aldiz garbitu daitezke (lehen aldiz erabili aurretik garbitu behar dira).

5€ren truke egongo dira salgai, eta gutxienez 20 ale eskatu beharko dira. Eskaerak egiteko azken eguna urtarrilaren 15a izango da, izan ere musukoak eskaripean ekoiztuko ditugu. Musukoak otsailaren 8tik aurrera  jasoko dituzue, adierazten diguzuen helbidean.

Animatu zure ikastetxea musukoak erostera!

Hauxe da eskaerak egiteko galdetegia: https://cutt.ly/BhNCcoy

*Edozein zalantza izatekotan, idatzi irojo@ehige.eus helbidera.

*Irudi honetan musukoen gutxi gorabeherako neurriak ikus ditzakezue: