Eskola Txikien sarearen plan estrategikoa

2020-10-06

Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira. Aurreko ikasturtean zehar landu zuten hurrengo lau urtetarako plan estrategikoa.

Adin aniztasuna bultzatzea, txikitasunaren ezaugarri kualitatiboak aprobetxatzea eta inguruarekiko interakzioan jarduteko moduak bilatzea du helburu Eskola Txikien sareak. Euren nortasun ezaugarrietatik abiatuta sortu dute 2020-2021 ikasturtetik 2023-2024 ikasturtera arteko plan estrategikoa, non sei ildoren inguruan lantzeko helburuak eta ekintzak zehazten diren.

Hauek dira sei ildoak: hezkuntza komunitatearen prestakuntza, hezkuntza inklusiboa eta aniztasunari erantzuna, elebitasuna hezkuntza eleaniztasunaren baitan, ikasmaterialak eta IKTak, ebaluazioa eta ikerketa eta eskola txikien autonomian sakontzea.

Sakatu hemen plan estrategikoa ezagutzeko.