EiTBk eta EHIGEk lankidetza akordioa berritu dute

2019-05-24

Ana Isabel Puente Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko presidenteak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena berritu dute gaur. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle izango da EiTB, eta jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez.

Orobat, Hiru3 gunea ere izango da aurten Errenterian ekainaren 2an izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian. Eszenatokiko pantailan ETB3ko saioen bideoklipak eskainiko dira. Halaber, Gorritxo pertsonaiarekin argazkiak ateratzeko eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango da, eta kide egiten diren guztien artean opariak zozketatuko dituzte.

Pegatinak umeei banatuko zaizkie, eta ‘3txulo’ saioko pertsonaien irudiekin txapa tailerra egin ahal izango dute. Horrezaz guztiaz gainera sorpresa handiak izango dituzte hurbiltzen direnek.