EHUren inkesta familiek eremu digitalean dituzten beharrak ezagutzeko
2020-06-23
COVIDek eragindako konfinamenduan EHUko Weblearner ikerketa-taldeak ADIERAZ inkesta egin zuen, eta 4.500 irakaslek baino gehiagok egoeraren eragina azaldu zuten lan-kargari, emozioei eta behar digitalei eta teknikoei dagokienez. INDARTU azterlan honen bigarren zatia da, non irakasleek, zuzendaritza-taldeek eta familiek eremu digitaleko hezkuntza-premiei buruzko ekarpenak egin ditzaketen.
Hiru inkesten erantzunak jaso ondoren, EHUk txosten bat egingo du, ikastetxe publikoen eremu digitaleko beharrak identifikatzeko. Gainera, emaitzak aldizkari zientifikoetan argitaratuko dira eta komunikabideen bidez zabalduko dira.
Egin klik hemen familientzako galdetegia betetzeko (5 minutu baino ez dituzu beharko!)