EHIGEren Klika 21. Korrikan

Aro berriari, klika ekimena aurkeztu zen larunbatean Albaola museoan: arloz arloko konpromiso-bilduma bat da, euskararen normalizazioan aurrerapauso berriak emateko. Bertan parte hartu genuen Euskal Herriko 30 gizarte-eragilerekin batera.

Hona hemen EHIGEren Klika:

-Herritar guztiei, ezaugarri pertsonalak alde batera utzita, kalitatezko euskarazko hezkuntza bermatu.

-Gure hizkuntza eta kulturarekiko jarrera positiboa izango duten pertsonak prestatu, gizarte anitzean elkarbizitzen jakingo dutenak, gure nortasuna sustatuz.

-Ezagutzaz haratago, euskararen erabileraren normalizazioa bultzatu, ezagutza mailan atzera pausurik egin gabe.

-Euskararen hobekuntza eta ikaskuntza proiektuak garatu, esparru formal eta ez-formalean.

-Euskararen erabilera sustatu familian

-Gizarte kohesioa eta kohesio kulturala faboratuko dituen hizkuntzak ikasteko markoa sustatu.

-Herritarrei euskararen ezagutza bermatuko dien lege-esparru berri bat lortuko duen akordio soziopolitikoa bultzatu.

*Informazio gehiago: http://www.korrika.eus/aroberriariklika.html