EHIGEk Korrikaren lekukoa hartuko du 2567. kilometroan

2022-04-08

Aurreko edizioetan bezala, EHIGEk Korrikako lekukoa hartuko du 2567. kilometroan igande honetan 12:13k aldera Donostiako Jose María Elosegui kalean (Monte Ulia hotela).

Euskararen aldeko ekimen erraldoia da Korrika, Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Aurtengo edizioa Amurriotik abiatu zen martxoaren 31n HitzEkin lemapean eta Donostiara helduko da igande honetan, Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu ondoren.

Korrikaren leloarekin bat egiten du EHIGEk eta Euskal Eskola Publikoaren hezkuntza komunitatea hitzetik ekintzetara pasatzera animatzen du.

HitzEkin!