EHIGEk Korrikaren lekukoa hartuko du 2554. kilometroan

Aurreko edizioetan bezala, EHIGEk Korrikaren kilometro nazional bat egingo du, 2554. kilometroa hain zuzen ere, eta igande honetan 12:11k aldera Gasteizko Koronazio kaleko 8. zenbakian euskaren alde klika egingo du. EHIGErekin batera, Ikas-bi irakaskuntza publikoaren ikasle elebidunen gurasoen elkartearen eta Herrikoa Nafarroako ikasleen guraso elkarteetako federazioaren ordezkariak izango dira.

Euskararen normalkuntzaren aldeko lasterketa Garesetik abiatu zen apirilaren 4an eta Gasteizera helduko da igande honetan, Euskal Herriko hainbat txoko bisitatu ondoren.

EHIGEk Aro berriari, klika ekimenarekin bat egin zuen, euskararen normalizazioan aurrerapauso berriak emateko arloz arloko konpromiso-bildumarekin hain zuzen ere.