Egin bat Euskal Eskola Publikoaren komunitatearekin! Eman izena eskola publikoan!

2023-02-13

EAEko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2023-2024 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 13tik 24ra egingo da. Egin bat euskal eskola publikoaren komunitatearekin!

D ereduko hurbileko ikastetxe publiko bat aukeratzera animatzen zaitugu. Euskal Eskola Publikoaren komunitatearekin bat egitean, non familiek gainerako hezkuntza-komunitatearekin batera parte hartzen dugun, zure seme-alabei hezkuntzarik onena bermatuko diezu.

Aurten, aurreneko aldiz, ikastetxe publikoen bilatzailea sortu dugu bi helbururekin: zure herriko zentro publikoak bilatzen laguntzea eta Euskal Eskola Publikoaren sarea erakustea.

Gogoratu beharrezkoa dela matrikula egitea zure alaba edo semea 2 urteko ikasgela batean matrikulatu nahi baduzu; haur, lehen edo bigarren hezkuntzako beste edozein mailatan lehen matrikula egin nahi baduzu edo ikastetxez edo hizkuntza-ereduz aldatu nahi baduzu.

Hurbildu zaitez zure ikastetxe publikora,Ā  gustura hartuko zaituzte eta zure zalantza guztiak argituko dituzte. Gainera, zure federazioaren babesa eta laguntza izango duzu beti.

Bi aukera dituzu matrikula egiteko:

  • Online.
  • Lehenengo aukera bezala hautatu duzun ikastetxean.

Informazio praktikoa

2022ko abenduaren 21eko Aginduak matrikulazio-prozesuaren egutegia eta jarraibideak ezartzen ditu.

  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2023ko martxoaren 14an. Ikusgai: 2023ko martxoaren 27ra arte
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2023ko martxoaren 28an. ikusgai: 2023ko apirilaren 4ra arte
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2023ko apirilaren 4ra arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2023ko apirilaren 4ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2023ko apirilaren 20an. Ikusgai: 2023ko maiatzaren 22ra arte
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2023ko apirilaren 27an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2023ko maiatzaren 22ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2023ko irailaren 15era arte
  • Plazen erreserbaren iraunaldia: 2023ko irailaren 15era arte.

Hezkuntza Sailaren webgunean aurkituko duzue informazio guztia.

Publikoa da bidea bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu!