Atseden hartu indarra berritzeko
2022-07-22
Zalantzarik gabe, 2021-2022 ikasturtea zaila izan da, hainbeste behar eta defendatzen dugun Euskal Eskola Publikoa arriskuan ikusi baitugu. Euskal Eskola Publikoaren Legea ordezkatuko duen Hezkuntza Lege berri batekin amaituko den prozesu batean murgilduta gaude, eta EHIGEn argi daukagu euskal hezkuntza-sistemaren erronkei erantzuteko bidea eskola-plaza publikoen kopurua handitzea dela, eremu guztietan eskaintza publiko integrala bermatzeko; izan ere, publikoa da kalitatezko hezkuntza, gizarte-kohesioa, aukera-berdintasuna eta euskararen garapena bermatzen dituen sare bakarra.
Egiaztatu dugu, beste behin ere, eskola publikoak gure gizartean betetzen duen zeregin garrantzitsua, baita komunitatean eta sarean lan egitearen garrantzia, eta baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak, eta kalitatezko hezkuntza-espazioak izatea ezinbestekoa dela.
EHIGEk euskal eskola publiko euskaldun, kalitatezko, inklusibo, ekitatibo, demokratiko, laiko, berritzaile eta solidario baten aldeko apustua egiten jarraituko du.
Uda zoriontsua opa dizuegu, deskonektatu eta kargatu itzazue pilak 2022-2023 ikasturteari ahalik eta energia gehienarekin aurre egiteko.