Antolatu azaroaren 6an Bilbon eskola publikoa aldarrikatzera etortzeko autobusak!
2021-11-03
Azaroaren 6an 17:00etan Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzatik (Gran Via 85) “Hezkuntza publikoaren alde. Pribatizazioari ez!” manifestazioa abiatuko dugu. Bilboko kaleak bete nahi ditugu eta horretarako zuen partehartzea ezinbestekoa da.
Ezin bazarete manifestaziora garraio publikoan etorri, zuen hezkuntza komunitatearekin batera Bilbora joateko autobusak antolatzera animatu nahi zaituztegu EHIGEtik eta zuen federaziotik. Euskalduna Jauregiko autobus paradan utziko dituzte bidaiariak eta bueltan San Nikolas elizaren bestaldean dagoen paradan jasoko dituzte.
Autobusak antolatzeagatik dirulaguntza jasoko du zuen guraso elkarteak. Jar zaitezte harremanetan zuen federazioarekin eta behar duzuen informazio guztia jasoko duzue.
Gora euskal eskola publikoa!