Altzako haurreskola berria ikasturte berrirako ateak ireki ditu

2020-09-09

Altzak, Harrobietako plazan dagoen haur eskola berria estreinatuko du ikasturte honetan. Bi solairuetan banatuta dagoen 750 metro karratuko lokal zabala da, 0 eta 2 urte bitarteko 84 haurrentzako lekua izanik. Oraindik ere, ikasturte berrira begira matrikulazio epea zabalik dirau.

Haurreskola berriak, orain arte Harri Berrikoak eta Rotetakoak eskaintzen zituzten zerbitzuak eskainiko ditu. Altzako haurreskola hiriko bigarren haurreskola handiena izango da, Antigua auzoan dagoenaren ondoren.

Inbertsio handia egin da haur eskola honetan, 645.000 euro ingurukoa, eta orain arte auzoan zeuden eta zaharkituta zeuden bi haurreskolen zerbitzuak hartuko ditu.

Haurreskola berriak, Ā haur txikienentzat, 0 eta 1 urte bitartekoentzat, 4 gela ditu eta beste lau gela 1 eta 2 urte bitartekoentzat. Gainera, Harrobietako plazan 96 metro karratuko jolas-gunea prestatu da, txikiek jolastu eta goza dezaten.